Ikasketa konbinatuko eskaintza berria
Ezin zarela egunero klasera etorri? Hemen duzu ikasketa konbinatua. Urtarriletik ekainera, astero klasean 2 egun + euskara lantegia (tailerra), eta gainerakoa Interneten bidez egiteko aukera ematen dizugu. Bakarkako ikasketa euskaltegian bertan edo Internet bidez etxetik egiteko aukera ematen dizugu autoikaskuntza programarekin. Zalantzak argitu eta mintzapraktika irakaslearekin egingo dituzu klase orduetan. Sortu zure ikastaroa neurrira.
Oinarrizko aukera: Autoikaskuntza + 2 klase egun + euskara lantegia (tailerra): 946 euro.
Oinarrizko aukera+Asteburua Bakaikun: 990 euro.Pakete osoa (oinarrizkoa+Asteburua Bakaikun + astebeteko barnetegia Bilbon edo Bakaikun): 1030 euro (%5 merkeago).
Zehatzago azalduta, hauek dira ikasketa konbinatua osatzen duten atalak:
Klasea: Zalantzak, oposaketetako azterketak, nor bere neurrirako ariketak, tutoretzak, bakarkako aholkularitza.
Tailerrak: Hizkuntzak ikasteko metodologia aurreratuenei jarraiki, gustuko gauzak eginez ikasten da azkarren eta ondoen. 15 tailer baino gehiago: Osasuna eta elikadura, irratia, moda, kantagintza, argazkigintza, ludoteka, haur kanta eta jolasak, irakurketa eta idazketa tailerra, sumellier…
Asteburuak Bakaikun: Asteburuko barnetegia euskararen erabilera sustatzeko, irakaslearekin eta taldean, mendira irteerak, bazkalosteak…
Astebeteko barnetegia (oxigenaldia): Bilbon (loa etxean) edo Bakaikun (pentsio osoa).
Leer este texto en: Español









"Harrizko Aresti hartaz" ekitaldi sorta
“ LAGUN ARTEAN KANTARI” “Harrizko Aresti Hartaz” omenaldiari hasiera e"Harrizko Aresti hartaz" ekitaldi sorta
Gabriel Aresti Euskaltegial omenaldia antolatu dio bere izena daramanComienza el curso 2011-2012
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o2011-2012 ikasturtea hasi da
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea d