2009ko urtarrilean euskera ikastaro berriak
2009ko urtarrilean ikasten hasteko matrikulazioa zabalik dago Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten, egunero bi orduko ohiko ikastaroez gain, ordutegi eta beharrizan guztiak asetzeko moduko eskaintza anitza prestatu dugu. Osakidetzako eta Hezkuntzako oposaketak direla eta, Gabriel Aresti Euskaltegian ikastaro bereziak ditugu euskara frogak prestatzeko. Egunero bi orduz goizeko 8etatik gaueko 10etara. Ohiko ikastaroez gain, ordutegi eta ditugun beharrizanak asetzeko moduko eskaintza prestatu dugu; egunero 3, 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak.
Esaterako, eguerdiz 1,5 orduko ikastaroak izango dira bazkalordua baliatu nahi dutenentzat, goizeko 8etatik gaueko 10etara dagoen ordutegi aukera osatuz. Ikasteko denbora gehiago dutenek, berriz, egunero 3, 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak egin ahal izango dituzte, eta are denbora gehiago dutenentzat barnetegiak ere antolatuko ditugu urrian, azaroan eta abenduan Bakaikuko etxe eraberrituan zein Bilbon, euskal giroan murgildurik eta lagun artean euskara arin ikasteko. Aitzitik, euskaltegira etortzeko denborarik edo aukerarik ez dutenek, Internet bidezko autoikaskuntza aukera izango dute eskura.
Astean zehar, eta larunbat goizetan ere, bestelako ikastaro zehatzagoak egiteko aukera izango da: hizkuntza eskakizunak, gazteentzako ikastaroak, 4. maila, bizkaiera, mintzamena, sakontzen… Eskola orduez gain, euskara lantegiek ere aukera emango digute mintzatzeko, lan edo jardueraren bat ikasten dugun bitartean. Jakina denez, Gabriel Aresti euskaltegian matrikulatzen direnek euskara azkar eta konturatu gabe ikasteko hainbat jarduera osagarritan esku hartzeko aukera izango dute: euskara lantegiak, txangoak, hitzaldiak, musika eta antzerki emanaldiak… Zenbat Garak euskaraz bizitzeko eskaintzen duen aukera mordoaz gain.
Leer este texto en: Español









"Harrizko Aresti hartaz" ekitaldi sorta
“ LAGUN ARTEAN KANTARI” “Harrizko Aresti Hartaz” omenaldiari hasiera e"Harrizko Aresti hartaz" ekitaldi sorta
Gabriel Aresti Euskaltegial omenaldia antolatu dio bere izena daramanComienza el curso 2011-2012
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o2011-2012 ikasturtea hasi da
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea d