Kafe Antzokiaren tailerrak urte berrian ere
Aurreko hiruhilekoa arrakasta handiz burutu ostean, berriro dugu aukera Zenbat Garak Kafe Antzokian antolatzen dituen tailerretako batean izena emateko. Urtarrilaren 26an hasiko dira bigarren hiruhileko tailerrak. Hori bai, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek doan daukate tailerretan parte hartzeko aukera. Izena emateko eta informazio gehiagorako, Zenbat Gara Elkartearen bulegora jo (Kafe Antzoki gainean, 4. solairuan) edo telefonoz 94 423 75 91 zenbakira deitu.
Hiru hilabeteko iraupena izaten dute tailer bakoitzak eta, bat bukatu ostean, beste bat aukera daiteke hurrengoan, dagoen aukera zabalaren artean. Ezaugarri desberdinetako tailerrak dira, ikuspegi kulturala lantzekoetatik hasi eta ludiko hutsetarainokoak. Besteak beste, kantagintza, euskal dantzak, haur kanta eta jolasak, bertsolaritza, euskararen soziolinguistika, irratia, bideogintza… eta beste asko, eskaeren arabera, sortuz joango direnak.
Tailerra, gure hizkuntzaren senetik ulertuta, elkarrekin zerbait egiten den jarduna da. Formakuntza zein ludikotasuna lantzeko bitarteko eta tresna; tailerra giza taldeak osatzen du gidari baten laguntzaz, eta bakoitzak dauzkagun gustuak lantzeko esparrua irekitzen digu. Gure Bilbo honetan milaka asko gara euskararen komunitatea osatzen dugunok eta gure aisialdia, lagun artekoa, prestakuntza, garapena, bizimodua azken finean, euskaraz egiten dugunok. Egoera horri erantzutera dator Kafe Antzokiak antolatutako tailerren ekimena.
Kontzertuak, prentsaurrekoak, kultur ekimenak, kantagintza, dantza ganbara, bertso ekitaldiak, bazkari-afariak, elkartasunezko jaiak… Eta horiez guztiez gain, Kafe Antzokiak orain tailerrak antolatu ditu bilbotar guztiontzat. Euskara ikasle, euskaldun zahar… etor zaitez lagun artera eta goza ezazu euskaraz, zeure gustuko jardunetan parte hartuz!
Leer este texto en: Español









2012ko uda Gabriel Arestin
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea dVerano 2012 en Gabriel Aresti
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oColonias infantiles de día en Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oBarnetegis y cursos intensivos para jóvenes en Bakaiku y Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o