Saturday, Feb. 4, 2012

Matrikula zabalik: Ikastaro berriak 2010eko urtarriletik aurrera

Egilea:

|

2009/12/24

|

Atalak:

2010eko urtarriletik aurrerako ikasturterako matrikulazioa zabalik dago Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten, egunero bi orduko ohiko ikastaroez gain, ordutegi eta beharrizan guztiak asetzeko moduko eskaintza anitza prestatu dugu.

Esaterako, goizeko 8etatik gaueko 10etara dagoen ordutegi aukera osatuz, eguerdiz 1,5 orduko ikastaroak izango dira bazkalordua baliatu nahi dutenentzat, eta goizean goiz, 7:30etik 9:00etara. Ikasteko denbora gehiago dutenek, berriz, egunero 3, 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak egin ahal izango dituzte.

Are denbora gehiago dutenentzat barnetegiak ere antolatuko ditugu Bakaikuko etxe eraberrituan zein Bilbon, euskal giroan murgildurik eta lagun artean euskara arin ikasteko.

Aitzitik, euskaltegira etortzeko denborarik edo aukerarik ez dutenek, Internet bidezko autoikaskuntza aukera izango dute eskura. Aste osoa ez daukatenek aukera berria dute, astean hiru eguneko ikastaroak eginez. Ikastaroak larunbat goizetan ere prestatu ditugu EGA eta hizkuntza eskakizunak prestatzeko. Berritasunen artean EGAren ahozkoa eta HABE3 prestatzeko ikastaroak, gazteentzako ikastaroak eta EGAtik gorako 4. maila daude. Autoikaskuntza, klaseak eta barnetegiak biltzen dituen ikasketa konbinatua ere ekimen berria dugu.

Horiez gain, bestelako ikastaro zehatzagoak egiteko aukera izango da: bizkaiera, mintzamena, sakontzen… Eskola orduez gain, euskara lantegiek ere aukera emango digute mintzatzeko, lan edo jardueraren bat ikasten dugun bitartean. Jakina denez, Gabriel Aresti euskaltegian matrikulatzen direnek euskara azkar eta konturatu gabe ikasteko hainbat jarduera osagarritan esku hartzeko aukera izango dute: txangoak, hitzaldiak, musika eta antzerki emanaldiak… Zenbat Garak euskaraz bizitzeko eskaintzen duen aukera mordoaz gain.

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

Urte berria, web berria eta kurtso berriak
Truke-Azoka abenduaren 14 eta 15ean
Atoan! argitaletxe berria aurkezten

About Author

Euskaltegia

(1) Reader Comment

  1. Marc
    2010/01/13 at 12:59

    Egun on, Antolatu al duzue Bakaikuko barnetegirik 2010eko Aste Santuan ? Eta noiztik noiz arte ? Informazio hau ezagutu nahi dut, oporrak prestatu behar ditudalako. Mila esker! Marc.

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>