Thursday, May. 17, 2012

Aste Nagusian euskaraz Algararekin

Egilea:

|

2011/08/30

|

Atalak:

Bilboko Aste Nagusian euskara ikasten ari garenok eta euskaldunak diren beste lagun asko Algara konpartsaren txosnan ibiltzen gara, badakigulako bertan euskaraz egin ahal izango dugulako beste euskaldunekin eta bertako jarduera eta ekitaldi guztiak euskaraz direla. Euskaldun zahar eta euskaldun berriak, batzuek besteekin mintza plática egiten, jende ezaguna, ezezaguna… Denetarik izan dugu aurten Algara txosnan, egunez eta gauez.

Igandean dantza saio irekia izan genuen Algaran, Juan Antonio Urbeltzen eskutik.

Astelehenean euskara ikasten ari diren eguna izan zen, hain zuzen ere. Paella lehiaketa antolatu genuen Algaran, paella mordoa aurkeztu ziren…

…eta Txan magoaren ikuskizuna ondoren.

Bertso saio didaktikoa izan genuen asteartean, Jon Maiak eta Unai Iturriagak bertsoak nola josten diren erakutsi ziguten goizez…

…eta bazkalostean bertsotan aritu ziren biak.

Ostegunean, ikurriñaren omenaldi ostean Marijaiarekin ibili ginen txosnarik txosna.

Eta gauetan… Tira, gauean harremanak sakontzeko unea izaten da, edo barra gainean dantza egiteko, pregoilaria eta txupinera bezala…

Argazki gehiago biltzen ari gara orain, beraz, Aste Nagusian Algaran egindako argazkirik baduzu, mesedez, aukeraketatxoa egin eta igorri argazkiakABILDUAalgara.org helbidera.

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

Bakaikuko asteburuak, martxan
Kafe Antzokiko zine-txokoan, “Bizikleta: aisirako baino gehiago”
Mikel Martinez eta “Denboraren korapiloak”

About Author

Euskaltegia

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>