HABEren dirulaguntzak

NOIZ EGIN BEHAR DA ESKARIA?

http://www.habe.euskadi.net/ web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2008ko irailaren 9tik urriaren 8ra bitartekoa izango da.

Eskaera HABEn entregatzeko azken eguna 2008ko urriaren 9a izango da.

ZER EGIN BEHAR DU BALDINTZA HORIEK BETETZEN DITUENAK?

1.- Euskaltegi/zentroaren agiria eskuratu, 2005/06, 2006/07 eta 2007/08 (egiaztapenaren ondoren hasitako ikastaroak salbu) ikasturteetan zehar eginiko ikastaroen eta ordaindutako diruaren berri ematen diona (GURE KASUAN IRAILAREN 12an IZANGO DUZUE AGIRIA PREST SAN BIZENTEKO BULEGOAN).

2.- Horrezaz gain, apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak baliokidetutako maila bat egiaztatu izanagatik laguntza eskatzen duenak, egiaztapen horren agiriaren kopia edo dagokion Erakundeak emaniko ziurtagiria erantsi beharko du. 3.- 2008ko irailaren 9tik urriaren 8ra bitartean http://www.habe.euskadi.net/ web orrian sartu eta hor dirulaguntza eskaera egiteko datu-orrian eskatzen diren datuekin inprimakia osatu (ikasleak ordaindutako matrikula-kopuruak, beste administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntzak eta dirulaguntza eskuratzeko bankua). Datu-orri hau osatu ondoren, gorde eta inprimatu.

4.- Internetetik sortutako datu-orria sinatuta, Euskaltegi/zentroaren agiria eta egiaztatutako mailaren ziurtagiriaren agiria, hala balegokio, 2008ko urriaren 9a baino lehen entregatu behar dira HABEren egoitza batean (Donostia: Vitoria-Gasteiz kalea, 3; Gasteiz: Samaniego kalea, 2; edo Bilbo: Gran Via, 85).

NORK ESKA DITZAKE HABEren DIRULAGUNTZA?

1.- 2008ko lehen deialdian HABEren 1., 2., 3. edo 4. maila egiaztatu dutenek edo EGA 2007ko bigarren deialdi itxian gainditu dutenek.

2.- Halaber, 2007ko apirilaren 17tik 2008ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izanda, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzen dituen apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuaren arabera, eta aipatu araua indarrean sartu den egunetik (apirilaren 16tik) abuztuaren 31ra bitartean, HABEren euskara-maila batekin baliokidetutako euskara-maila bat egiaztatu dutenek ere dirulaguntza hauetarako eskubide izango dute.

Beti ere, ikasleak egiaztatu duen mailari dagozkion ikasketak euskaltegi/zentroan burutu baditu azken hiru ikasturteetan, eta ikasketa horiek berak ordaindu baditu.

0 Erantzun a “HABEren dirulaguntzak”


  1. Iruzkinik ez

Iruzkina utzi