Aste Nagusia ALGARAn

algara pegatinaGabriel Aresti euskategiko ikasleek eta euskara ikasten ari diren guztiek urtero dute aukera Bilboko Aste Nagusia euskaraz bizitzeko, ALGARA konpartsa euskaldunari esker. Bilbon jaietan euskaraz mintzatu eta ondo pasatu nahi duenak badaki Algaran duela hitzordua.

Hauek izango dira algarakideontzako hitzordu nagusiak aurtengo Aste Nagusian:

Larunbata 16
14:00 Bazkaria Algaran
17:00 Bilboko Konpartsak: Begoñatik Arriagarainoko jaitsiera
19:00 Bilboko Konpartsak: Txupina eta txosnen irekiera Marijaiarekin

Igandea 17
20:00 Urbeltzen dantza Ganbara Kafe Antzokian

Astelehena 18, euskara ikasleen eguna
12:00-13:00 Txan magoa Algaran
14:00 Herri bazkaria (paellak prestatuko ditugu) Bazkalostean Txan magoa Algaran
20:00 Bilboko Konpartsak: Bertsotrikikalejira, plaza barritik abiatuta.

Asteazkena 20, Iparralde eta Nafarroa eguna
14:00 Herri bazkaria txosnan
Bazkalostean Anje Duhalde, Rafa Rueda eta Josu Zabala Algaran
Gauean taloa salduko dute baxenafartar lagunek Baigorriko ikastolaren alde

Osteguna 21, Bertso eguna
11:30 Bilboko Konpartsak: Txupinerei txupin omenaldia Areatzan.
13:00 Bertso saio didaktikoa: Xabi Paya + gonbidatua Kafe Antzokian
14:00 Bertso bazkaria Algaran
19:00 Bilboko Konpartsak Ikurriñari omenaldia. Algaratik abiatuta Roberto eta Kepa trikitilariekin

Ostirala 22, haurren eguna
18:00 Bilboko Konpartsak: Uraren eguna- ur jolasak ibaian
18:30 Patxin eta Potxin Kafe Antzokian

Larunbata 23
14:00 Konpartsen bazkaria areatzan
17:30 Herri kirolak: Konpartsen arteko Xiba lehiaketa Areatzan

Igandea 24
Azken afaria Algaran

0 Erantzun a “Aste Nagusia ALGARAn”


  1. Iruzkinik ez

Iruzkina utzi