Marshall elkarteko lagunak gurean
Aurreko urteetan bezala, ekainaren erdialde honetan, hilaren 15ean hain zuzen ere, Marshall Fund delako elkarteak bidalitako zazpi lagun estatubatuarren bisita izan dugu gurean.
II. Mundu Gerra amaituta, Europa berreraikitzeko diru funtsak eman ostean, Marshall Foundation izeneko elkarteak Europa eta Ipar Amerikaren arteko harremanak bideratzen eta sendotzen dihardu geroztik. Ingurumari honetan, kontinente bateko eta besteko profesional gazteak bidaltzen ditu beste kontinentera, bertatik bertara jakin dezaten bestearen berri.
Aurtengo bisitari dagokionez, esan dezagun labur-labur Zenbat Gara elkartearen instalazio guztiak ikusi ondoren, zazpi lagun estatubatuar hauek euskarazko klase labur bat eta euskal kulturari buruzko hitzalditxo bat jaso dituztela, eta horren ondotik, gurekin batera afaldu dutela Kafe Antzokian giro ezin hobean.









2012ko uda Gabriel Arestin
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea dVerano 2012 en Gabriel Aresti
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oColonias infantiles de día en Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oBarnetegis y cursos intensivos para jóvenes en Bakaiku y Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o