Duela aste batzuk abian jarri genuen gure e-posta bidezko berripapera gure oharrak eta informazio interesgarriak zure postontzi elektronikoan berehala jasotzeko aukera emanez. Arrakasta izan du berripaperak, bertan 327 lagunek izena eman baitute dagoeneko. Berripapera sortzean agindu genuen moduan, Bilboko Ariatza jatetxean bi lagunentzako otordua (aukeran bazkari edo afaria) zozketatuko dugu astelehenean 12:00etan. Ariatza menua dastatzeko aukera baliatu nahi baduzue, badakizue: astelehen eguerdira arteko epea daukazue harpidetza egiteko.








0 Erantzun a “Berripaper elektronikoa eta bazkariaren zozketa”