Thursday, May. 17, 2012

Inaute jaia martxoaren 4an

Egilea:

|

2011/02/24

|

Atalak:

Euskara ikasten dihardugun ikasleok mozorrotuko gara eta giro onean arituko
gara. Jaia goizeko 8etatik gaueko ordu txikietara  luzatuko da, eta egun
osoan zehar ekintzak burutuko dira. Eguna hasteko txokolatada egongo da,
eta indarrak hartu eta gero euskal dantzak eta sketch lehiaketa. Aurtengo
gaia “Bertsio faltsuen erresuma da Historia” izango da. Ondoren, poteoa izango
dugu Ledesman eta bazkaria Kafe Antzokian. Arratsaldean, berriz, dantza-
mozorro eta jokoak izango ditugu. Iluntzean poteoa egingo da, eta gauean
Lisker taldeak alaituko du giroa.

Guztiok dakigunez, euskara ikastea ez da soilik egitura gramatikalak
bereganatzea Administrazioaren eskaerei aurre egiteko. Gabriel Aresti
euskaltegira doazenek euskara biziz ikasteko aukera dute, eta inaute festa
aukera ezin hobea izango da.

Zatoz eta parte hartu!

Egilea: Josune Miranda

Oharra: Jai egun hauek oso “arriskutsuak” omen dira, eta Irakasleak ere izkutatzen dira
badaezpada. Irakasleen leloa “Oihanean gertatzen dena oihanean  geratzen da” omen da.

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

About Author

Euskaltegia

(2) Readers Comments

  1. Pingback: Tweets that mention Inaute jaia martxoaren 4an | Gabriel Aresti Euskaltegia -- Topsy.com

  2. Josune Miranda
    2011/03/10 at 10:43

    Pasa den ostiralean Gabriel Aresti euskaltegian inauteri festan, giro ezin hobea izan zen egun osoan zehar. Mozorroek Kafe Antzokia bete zuten goizetik, eta jolasetan, dantzan, eta ekintza askotan aritu ziren. Goizeko lehiaketan “Benetako egia” sketchak irabazi zuen, Olentzeroaren bertsio berezi bat kontatzen zuena. Jende askok parte hartu zuen, eta bertsio faltsu harrigarriak ikusi ziren eskenatokian. Egun polita izan zen benetan, eta bazkaria eta gero jaia luzatu zen gaua sartu arte.

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>