Gabriel Aresti Euskaltegiak oso eskaintza zabala luzatzen dizue udan euskara ikasten jarraitu nahi duzuenoi: barnetegiak Bilbon zein Bakaikuko etxean egongo dira uda osoan; ikastaro trinkoak ere izango dira Bilbon, egunean hiru edo bost ordukoak, goizez zein arratsaldez, heldu zein gazteentzat. Euskara lantegiak ere antolatuko dira Bilbon, jarduerak ikasiz euskaraz aritzeko eta, eskoletara joan ezin duenarentzat autoikaskuntza aukerak egongo dira. Ikastaro hauetan urrian eta abenduan egingo diren HABE eta OSAKIDETZAko 1., 2., eta 3. mailetako azterketak prestatuko ditugu. Eskaintza zabala hobekien egokitzen zaizun aukera hautatu ahal izateko. Udako eskaintza inprimatzeko sakatu hemen (PDF). Matrikula egin








0 Erantzun a “2008ko udan barnetegiak eta ikastaro trinkoak”