Saturday, Feb. 4, 2012

Euskara Jendea liburua gure harpidedunentzat

Egilea:

|

2010/06/24

|

Atalak:

Aurrekoan Bilboko Gatza jatetxean bi lagunentzako otordua zozketatu genuen eta oraingoan Euskara Jendea liburuaren bost ale banatuko ditugu gure e-posta zerrendako harpidedunen artean. Liburu interesgarria, ederra, mardula eta irudiz ondo hornitua. Zozketa uztaila bukaeran egingo dugu Bakaikuko barnetegian. Zorte on eta, harpidetuta ez bazaude, badakizu, zerrendan izena eman!

Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua? Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?… Euskara jendea lana galdera hauek eta beste hainbat gehiago erantzuten saiatzen da, era zinez ulerterraz eta atseginean. Xamarrek garatu ohi duen estiloan: hizkuntzaren inguruko azterketa sakonean oinarriturik, bidaia berezia eskainiz, hamaika albiste, notizia, berri, datu eta adierazpen zehatz eta interesgarri tarteko, asko ezezagunak edo guti ezagutuak. Irudi, argazki eta marrazkiz ere –600 bat– ezinago eder apaindua.

Gure herriko historia, funtsean, era berritzaile eta benetan eraginkorrean emana: hizkuntzaren ikuspegitik eta eskutik, haria euskara dela. Hots, zeharo osasungarri den ikuspuntu aldaketa, hizkuntza eta jendarte mailan.

Orhipean ezagunaren antzera, beraz, harrera eta oihartzun zinez zabala edukitzeko osagai guztiak dauzkan liburua da, eskoletan, euskaltegietan, kultur elkarteetan… jendarte osoan.

Pitxi bat, azal eta mami.

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

Urte berria, web berria eta kurtso berriak
Truke-Azoka abenduaren 14 eta 15ean
Atoan! argitaletxe berria aurkezten

About Author

Euskaltegia

(1) Reader Comment

  1. admin
    2010/12/20 at 14:42

    Zorionak Maite, Javier, Begoña, Ainhoa eta Beñat. Euskaltegiko bulegoan izango duzue zain liburua.

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>