Ane Monna, Oskola eta Karramarroi antzerki taldeak guretzako antzeztuko du du Ino, ino, ino… Badator Bonbardino antzezlana. Apirilaren 1ean (asteartea) 18:30etan eta 2an (asteazkena) 11:00etan. Istorioak zera dio: “Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel eta piji batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkion etengabe; batzutan, bere janzkeragatik, beste batzutan bere ahoskeragatik eta beste askotan inolako aitzakiarik gabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Zer esango dio Lamiak basoan zehar topatzen duenean? Murgil zaitez abestiz eta dantzaz hornitutiko antzezlan koloretsu honetan, laster… Bonbardino etorriko da eta”.








0 Erantzun a “Ino ino Bonbardino euskaltegian”