Lagun artean kantari maiatzaren 19an
Hau Zenbat Gara Elkartearen ekimen bat da. Kantatzea giza ariketarik behinenetakoa denez, kantatzeko ohitura berreskuratu nahian Lagun Artean Kantari ekimena abian jarri zen. Helburua lagunarteko giroan kanta zahar eta berriak ikastea eta kantatzea.
Gaur egun kalean zein tabernetan kantatzeko ohitura galtzen ari da, baikor izanik, edo jada galdua da, eta beraz kanten transmisioa ere eten. Eskolak ematen duen kantuen ezagutza eta praktika bere kontestuagatik eta adinagatik ezin da tabernara eraman. Bertako praktika lekua berriz, irrati, telebista eta musika ekipoen uhinek betetzen dute, kantuari, pertsonaren
eztarriari, lekua kenduz.
Hilean behin egiten da Bilboko eta Ondarroako Kafe Antzokietan (ikus programazioa) arratsaldeko 8etan, Anje Duhaldek kudeaturik. Arrakastatsu gertatzen ari da ekimena eta lortu nahi zen helburua, hau da kantuan modu naturalean egiteko gune eta egoera aproposa sortu eta jendea biltzea lortzen ari da. Ondarroan ere bere ibilbidea hasi du hilean behin eta jendea bildu du egin diren ekitaldietan.
Emanaldia maiatzaren 19an arratsaldeko 20:00etan
Bilboko Kafe Antzokian
Sarrera librea









"Harrizko Aresti hartaz" ekitaldi sorta
“ LAGUN ARTEAN KANTARI” “Harrizko Aresti Hartaz” omenaldiari hasiera e"Harrizko Aresti hartaz" ekitaldi sorta
Gabriel Aresti Euskaltegial omenaldia antolatu dio bere izena daramanComienza el curso 2011-2012
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o2011-2012 ikasturtea hasi da
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea d