Irabazi %40ko deskontua datorren ikasturterako!

Gabriel Aresti euskaltegiak 40 urte beteko ditu aurten. Irailean eta urrian hainbat ekitaldi prestatuko ditugu hori ospatzeko, baina oraindanik ospatzen hasteko aukera ederra izango dute euskaltegiko ikasleek. Izan ere, 40 ikaslek %40ko deskontua izango dute urte osoko matrikularen prezioan! Irailean zozketa egingo dugu eta… matrikulan 300 euro aurreztu ahal izango duten 40 lagunetako bat izan zaitezke!

Lehiaketaren oinarriak:

  • Deskontuaren aukera 40 laguni tokatuko zaie. Sariaren kopuru zehatza 300 euroko deskontua izango da bakoitzarentzat, eta urte osoko matrikularen salneurritik deskontatuko da. Deskontuak astelehenetik ostiralera egunero bi orduko ikastaroetako matrikuletarako balioko du (euskaltegiko ikastaro ohikoenak), urritik ekainera arteko matrikuletan. Hala ere, aukeran, saridunak aplikatu ahal izango du 300 euroko deskontu hori egunero 3, 4 edo 5 orduko trinkoetan ere, urte osorako matrikula eginez gero.
  • Lau zozketa egingo dira iraileko lau ostegunetan, irailaren 6an, 13an, 20an eta 27an, hurrenez hurren, eta egun bakoitzean hamar saridunen izenak jakingo ditugu. Ikasleen aurrean egingo dira zozketak eta saritutakoen izenak zozketa bakoitzaren ondoren argitaratuko dira Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean.
  • Pertsona bakoitzari behin tokatu ahal izango zaio deskontua eta pertsona bakoitzak helbide bakarrarekin parte ahal izango du, bere benetako izen-abizenak jarrita. Saria ezin izango da diruagatik trukatu eta deskontua ez da Gabriel Aresti euskaltegiak eskaini dezakeen bestelako ezein deskonturekin metatu ahal izango. Zozketan parte-hartzea guztiz doakoa izango da eta 16 urtetik gora izan behar dute parte-hartzaileek.
  • Zozketa egunean matrikula jada egina zuten irabazleei 300 euro bueltatuko zaizkie bakoitzak ordaindutako kopurutik, ikasturte osoko ordainketa egin badute
  • Irabazleek irailaren 30era arteko epea izango dute euskaltegian (bulegoan) matrikula egiteko.
  • Zozketan onartua izateko parte-hartzaile bakoitzak, bere izen-abizenak jarri beharko ditu harpidetza formularioan, eta zozketaren baldintza hauek zein gure pribatutasun-politika onartu beharko ditu. Dagoeneko harpidedun direnek datu horiek bete beharko dituzte nork bere harpidedun-profilean, zozketan onartuak izateko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak e-posta helbide eta izen-emate bakarrarekin parte hartu ahal izango du, eta datu guztiek benetakoak izan beharko dute, izan ere, gure harpidedunen datu-basean zozketaren unean ezarritako sarituen izen-abizenak baino ez dira onartuko matrikula eta deskontua egiteko.
  • Ezin denez behin baino gehiago saritua izan, pertsona berari berriro egokituz gero, sari horren zozketa errepikatuko da. Gabriel Arestiko lankide bati egokituz gero, sari horren zozketa errepikatuko da.

Gabriel Arestiko ikaslea izan behar dut zozketan parte hartzeko?

Ez, euskaltegiko ikaslea ez bazara ere, zozketan har dezakezu parte. Nahikoa da gure berripaper elektronikoan behar bezala harpidetuta egotea, oinarrietan aipatzen diren baldintzak beteta.

Azken albisteak
Mostrando 4 comentários
  • jabea
    Erantzun

    Lehenengo zozketa irailaren 6an egin dugu eta hauek izan dira saridunak:

    Laura Mosquera Lopez
    Aitor Muñoz
    Mari Mar Iñiguez
    Roberto Fernández
    Esther Revilla Ordoñez
    Jesús Torres Prieto
    Aitor Bilbao Guillermo
    Nerea Gutierrez Blanco
    Andrea Garcia
    Miren Maite Agirre

  • jabea
    Erantzun

    Bigarren zozketa irailaren 13an egin dugu eta hauek izan dira saridunak:

    Esther Romero Ortega
    Laura Gonzalez Izquierdo
    Oscar Perdigón
    Iratxe Garcia Coca
    Idoia Delgado Ortega
    Maria Loureiro
    Marta Fuentes
    Maria Blanca Prieto
    Ainhoa Vallejo Moreno
    Elena Uribarri Olabarria

  • Euskaltegia
    Erantzun

    Hirugarren zozketa irailaren 20an egin dugu eta hauek izan dira saridunak:

    Isabel Moreno Pérez
    Leire Barón
    Ane Basañez Llorente
    Luis Baliño Marin
    Laura Soto Martinez
    Maria Elena Pina Cirauqui
    Jesus María Romero Pavón
    Laura Marquez García
    Antonio Paradas Capalleras
    Danik Arana Narbarte

  • Euskaltegia
    Erantzun

    Laugarren zozketa irailaren 27an egin dugu eta hauek izan dira saridunak:

    Janire Rodriguez Lopez
    Ainhoa Sanz Padrones
    Unai Lopez Errasti
    Ainhoa Curiel
    Miguel Yarza Herrero
    Itsaso Fernandez De la Cuadra
    Lorena Muñoz Garcia
    Maria Besada Ramirez
    Silvia Badiola Chavarri
    Dori Roque Lopez

    Honenbestez amaitu dira sustapen honetako zozketak. Saridun guztiei jakinarazi zaie e-postaz deskontua irabazi dutela. Zorionak denoi eta hurrengo sustapenean parte hartu ahal izateko, ez ahaztu gure berripaper elektronikora harpidetza egitea!

Iruzkina idatzi ezazu

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

%40_deskontua