Kultur hitzorduak: Mikel Arredondo “Munduari bira hamaika bidetatik“

autostop.jpgMartxoaren 12an Kafe Antzokian
Orduak: 08:45 eta 16:45
“Bidaia bizi eta bidaiak bizi”. “Zer egingo ote dut hain urrun? Bertan moldatzeko gai izango ote naiz? Zelan komunikatuko naiz? Etxekoak eta lagunak? Bertakoei ulertu egingo diet? Eta haiek niri? Hori guztia neu bakarrik”… Zerrenda luzeagoa izan daiteke. Bidaia guztien aurrean ezinegona ez da harritzekoa, are gehiago, bidaia luzeago planteatzen dugun momentuan. Etorriko den horrek ipintzen digun muga gainditzeko lehenengo pausuak emoteko sasoia dela erabakitzen dugunean, orduantxe hasten da bidaia. Luzea zein motza bidaiak emozionatu egiten gaitu eta apurka apurka zalantza eta beldurrei aurre egiten diegu. Abiatzeko unean, datorrena datorrela eta aurrera egiten dugu. Diaporama honetan arlo nagusi bi jorratu nahi dugu, batetik, hasierako beldur eta kezkak zelan doazen desagertzen eta bestetik, bidaiak erakutsi dizkigun paraje zoragarri guztien berri emotea. Hasiera batean hiruzpalau hilabetetako plantxoa bi urteko abentura bilakatu zaigu konturatu barik. Bizikleta garraiobide moduan hartuta abiatu ginen Euskal Herritik, geroxeago, anitzak izan dira bidaiatzeko erabilitako moduak munduari buelta emoteko.
30 bat herrialde zeharkatzen ohianak, sumendiak, atoloiak, ozeanoak, basamortuak, oasiak, mendi kateak, lautadak, errekak, itsasoak, animaliak, loreak, jendea eta hau guztiarekin hizkuntzak, artea, kulturak somatu, ikusi eta disfrutatzeko izan dugun aukeraren berri eman nahi dugu diaporama honen bitartez.

Bidaiaren zehar leku batetik bestera joateko filosofia bidaiaria independientearena izanik, mugitzeko unean eskura egon diren aukera guztiak aprobetxatu ditugu. Honek denboraren eta espazioaren gainean beste ikuspuntu bat ematen dizu eta bidean topatzen duzun jendearekiko harreman sakon eta emankorretatik jasotzen den aberastasuna argitara ekartzea da geure asmoa.

0 Erantzun a “Kultur hitzorduak: Mikel Arredondo “Munduari bira hamaika bidetatik“”


  1. Iruzkinik ez

Iruzkina utzi