2010eko udan barnetegiak eta ikastaro trinkoak
Gabriel Aresti Euskaltegiak oso eskaintza zabala prestatuko dizue udan euskara ikasten jarraitu nahi duzuenoi. Ekainean hasita, Bakaikun eta Bilbon barnetegiak izango ditugu, uda osoan. Irailera arte, hainbat txandatan aprobetxatu ahal izango duzu euskara arin eta ondo pasatuz ikasteko. Heldu eta gazteentzat antolatuko ditugu barnetegiak Bakaikuko etxean eta Bilbon, (gaua bertan edo nork bere etxean emanez). Halaber, astebete Bilbon eta beste astebete Bakaikun konbinatuko dituen barnetegia ere eskainiko dugu aurten, Hiri-Mendi izenarekin, Bilborako jarrita dauden data berdinetan.
Horiez gain, 5, 3 eta 2 orduko ikastaro trinkoak, tailerrak eta autoikaskuntza aukerak izango dira oporraldia euskara hobetzeko baliatu nahi dutenentzat. Matrikula zabalik dago. Hona hemen udako barnetegi eta trinkoen egutegia, udarako planak egiten hasteko (PDF eskupapera jaitsi eta inprimatu dezakezu):
Barnetegiak (4. urratsetik aurrera, 16 urtetik aurrera):
| BARNETEGIAK UDA 2010 | Lekua eta *salneurria | Lekua eta salneurria |
|---|---|---|
| Ekainaren 1etik 13ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | |
| Ekainaren 1etik 12ra | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
|
| Ekainaren 7tik 19ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | |
| Ekainaren 14tik 26ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
| Ekainaren 21etik uztailaren 3ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | |
| Ekainaren 28tik uztailaren 10era | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | |
| Uztailaren 5etik 17ra | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
|
| Uztailaren 12tik 24ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | |
| Uztailaren 19tik 31ra | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
|
| Abuztuaren 2tik 14ra | Bakaiku BETETA | Bilbo BETETA |
| Abuztuaren 16tik 28ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
| Abuztuaren 30etik irailaren 11ra | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
| Irailaren 13tik 25era | Bakaiku 3. kat: 418 € /2. kat: 448 € | Bilbo: 418 € pentsio osoa / 368 € loa gabe Hirimendi (Bilbo-Bakaiku): 418 € |
*Bakaikuko barnetegian (3. kat: literak / 2. kat: oheak).
Ikastaro trinkoak Bilbon:
| IKASTARO TRINKOAK 2010eko udan | EGUTEGIA | SALNEURRIA |
|---|---|---|
| 5 ordu egunero hilabetez 8:30-14:00 / 15:30-21:00 |
Ekainak 1-30 Uztailak 1-30 Abuztuak 2-31 BETETA Irailak 1-30 |
234 € |
| 3 ordu egunero bi hilabetez 8:30-11:30 / 15:30-18:30 |
Ekainak 1- uztailak 30 Uztailak 1- abuztuak 31 Abuztuak 1-irailak 30 BETETA Irailak 1 – urriak 29 |
269 € |
| 2 ordu egunero bi hilabetez 8:30-10:30 / 15:30-17:30 |
Ekainak 1- uztailak 30 Uztailak 1- abuztuak 31 Abuztuak 2- irailak 30 BETETA Irailak 1 – urriak 29 |
219 € |
Autoikaskuntza:
Uztailaren 1etik irailaren 30era, ONLINE eta MIX autoikaskuntza aukerak emanez: ONLINE 119 € / MIX 227 €
Tailerrak Bilbon:
Euskal dantzak, antzerkia, yoga, gitarra, argazkilaritza, masajea, bertsolaritza, serigrafia…
| LANTEGIAK 2010eko udan | EGUTEGIA | SALNEURRIA |
|---|---|---|
| Goizez astearteetan 8:30 – 10:30 |
Ekainak 1- 30 Uztailak 1- 30 Abuztuak 1-30 Irailak 1 – 30 |
80€ |
| Goizez ostegunetan 12:00 – 14:00 |
Ekainak 1- 30 Uztailak 1- 30 Abuztuak 1-30 Irailak 1 – 30 |
80€ |









admin
2010/05/11 at 12:19Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea da (94 423 75 91)astelehenetik ostiralera goizez 10:00-14:00 eta arratsaldez 17:00-19:00 (ostiraletan goizez bakarrik). Ordutegi horretatik kanpo e-posta bidez bidal ditzakezue zuen zalantzak kontaktu orrialdea erabiliz.