Oso egun polita izan da gaurkoa euskaltegian. Santa Ageda, Agate Deuna edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Iturria: Wikipedia.
| Zorion, etxe hontako denoi!
|
|
| 1Zorion etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. |
2Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. |
| 3 Siziliako uharte ederrak emana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea. |
4 Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan. |
| 5 Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. |
6 Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. |
| 7 Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua. |
8 Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi. |
| 9 Mendi tontorrak elurrez zuri, atai aldean laiotza. Etxe hontako nagusi jaunak, urrezkoa du bihotza. Santa Agedak kendu digu gaur eskean hasteko lotsa, dirurik ez bada, berdin zaigu gizendutako bildotsa. |
10 Zelai erdian loreak argi, larros, krabelin ta lili. Etxe hontako etxekoandreak Ama Birjina dirudi. Etxe hontako urdaiazpiko asko, kakotik zintzilik, ta lukainka gorriak ugari poltsa betetzeko guri. |








Iruzkina idatzi dezakezu