I. bideo-labur lehiaketaren irabazleak

Lehiaketaren aurkezpenean esaten genuen lehiaketa honek sormena eta talde-lana bultzatzea zuela helburu. Bada, sormenaren eta talde-lanaren islada izan dira jaso ditugun bideo guztiak. Azkeneko asteetan hainbat bideo jaso ditugu eta dagoeneko aurkeztu direnen artean aukeratu dugu irabazle bat: Egia da! du izenburua. Egia da! Gabriel Aresti Euskaltegiaren iragarki labur bat da non azaltzen diren euskaltegian matrikulatzeko arrazoiak eta euskaltegiaren hainbat ezaugarri. Marta ikasleak kontatzen digu noiz eta nola topatu zuen lehendabizikoz euskaltegia. Iragarkian euskaltegiarentzat esanguratsuak diren zenbait leku agertzen dira; Gran Via, Done Bikendi, Albia lorategia, Bailen kalea eta Ledesma kalea. Besterik gabe, hemen duzue pitxi hau ikusteko aukera;

Egileak eta sarituak; Raquel Santamaría, Raquel García eta Marta García.

11 Erantzun a “I. bideo-labur lehiaketaren irabazleak”


  1. 1 Benito

    Marta, Raquel eta Raquerentzat zorionak batu ditugu hemen.

  2. 2 Jabi

    Lan ederra… eta barre galantak ere bai! Zorionak neskak.

  3. 3 Jon

    Neuri ere asko gustatu zait zuen bideotxo hau. Ea berriro ere horrelakoak egiten dituzuen. Hurrengo inauterietan, adibidez.

  4. 4 Eneida

    Barre algara itzelak egiteko parada ederra.

  5. 5 Laburmetras a Trua

    Jon agurgarria:
    Eskerrik anitz, bene-benetan, guztion harrera onak hunkitzen gaituelako. Email honen bitartez eska “sinosuke” euskaltegiko laguntza gure hurrengo proiektua gauzatzeko. Bateria kargatutako kamaratxoa behar dugu. Nola ez diguzue utziko, bada!
    Egongo gara ostiralean, inauteri jaian, noski.

  6. 6 arantza

    oso ondo pasatu dugu zuen bideoa ikustean!!Benetan xelebrea!!!Noizko hurrengoa????

  7. 7 Ainhoa

    Aupa neskak, gabriel Aresti ez litzateke ezer zuek gabe. Zuek beti gatza eta piperra jartzen. Segi horrela! Ostiralean egongo gara.

  8. 8 errose-itziar

    Luzemtraia, noizko? Jaietan eginez gero “extra” piloa lortuko duzue. Euskaltegian “star”-ak soberan ditugu.
    ZORIONAK, asko gustatu zaigu!!!

  9. 9 lYDIA ETA KARMELE

    kaixo neskak ! zorionak zuen lanagatik eta eskerrik asko holako propaganda egiteagatik. Zuek saltsa guztietan , betiko moduan, Jarraitu horrela eta ez ahaztu ostiraleko festa!

  10. 10 iñaki bilbao

    Ondarrun egon ginenean berehala konturatu nintzen artista zinela!!! Hurrengoa XXX izan behar da. Aktore-aktoresa ariturik behar baduzue pasa zaitezte irakasle gelatik eta Aintzenez galdetu

  11. 11 ondarruko kortxeleko mamuk

    bikain egon da eta txoixonak!laket izan dut bideoa,hurrengoaren zain gauzkazue

Iruzkina utzi