Saturday, Feb. 4, 2012

I. bideo-labur lehiaketaren irabazleak

Egilea:

|

2008/01/24

|

Atalak:

Lehiaketaren aurkezpenean esaten genuen lehiaketa honek sormena eta talde-lana bultzatzea zuela helburu. Bada, sormenaren eta talde-lanaren islada izan dira jaso ditugun bideo guztiak. Azkeneko asteetan hainbat bideo jaso ditugu eta dagoeneko aurkeztu direnen artean aukeratu dugu irabazle bat: Egia da! du izenburua. Egia da! Gabriel Aresti Euskaltegiaren iragarki labur bat da non azaltzen diren euskaltegian matrikulatzeko arrazoiak eta euskaltegiaren hainbat ezaugarri. Marta ikasleak kontatzen digu noiz eta nola topatu zuen lehendabizikoz euskaltegia. Iragarkian euskaltegiarentzat esanguratsuak diren zenbait leku agertzen dira; Gran Via, Done Bikendi, Albia lorategia, Bailen kalea eta Ledesma kalea. Besterik gabe, hemen duzue pitxi hau ikusteko aukera;

Egileak eta sarituak; Raquel Santamaría, Raquel García eta Marta García.

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

Bertsolari filma ikusgai ikasleontzat
Lorea Agirre, Sorguneak
Kafe Antzokia ezagutu nahi duzu?

About Author

komunikazioa

(11) Readers Comments

  1. Benito
    2008/01/26 at 18:56

    Marta, Raquel eta Raquerentzat zorionak batu ditugu hemen.

  2. Jabi
    2008/01/26 at 21:37

    Lan ederra... eta barre galantak ere bai! Zorionak neskak.

  3. Jon
    2008/01/27 at 00:03

    Neuri ere asko gustatu zait zuen bideotxo hau. Ea berriro ere horrelakoak egiten dituzuen. Hurrengo inauterietan, adibidez.

  4. Eneida
    2008/01/28 at 12:39

    Barre algara itzelak egiteko parada ederra.

  5. Laburmetras a Trua
    2008/01/28 at 21:44

    Jon agurgarria: Eskerrik anitz, bene-benetan, guztion harrera onak hunkitzen gaituelako. Email honen bitartez eska "sinosuke" euskaltegiko laguntza gure hurrengo proiektua gauzatzeko. Bateria kargatutako kamaratxoa behar dugu. Nola ez diguzue utziko, bada! Egongo gara ostiralean, inauteri jaian, noski.

  6. arantza
    2008/01/30 at 14:28

    oso ondo pasatu dugu zuen bideoa ikustean!!Benetan xelebrea!!!Noizko hurrengoa????

  7. Ainhoa
    2008/01/30 at 14:29

    Aupa neskak, gabriel Aresti ez litzateke ezer zuek gabe. Zuek beti gatza eta piperra jartzen. Segi horrela! Ostiralean egongo gara.

  8. errose-itziar
    2008/01/30 at 14:31

    Luzemtraia, noizko? Jaietan eginez gero "extra" piloa lortuko duzue. Euskaltegian "star"-ak soberan ditugu. ZORIONAK, asko gustatu zaigu!!!

  9. lYDIA ETA KARMELE
    2008/01/30 at 14:31

    kaixo neskak ! zorionak zuen lanagatik eta eskerrik asko holako propaganda egiteagatik. Zuek saltsa guztietan , betiko moduan, Jarraitu horrela eta ez ahaztu ostiraleko festa!

  10. iñaki bilbao
    2008/01/30 at 14:32

    Ondarrun egon ginenean berehala konturatu nintzen artista zinela!!! Hurrengoa XXX izan behar da. Aktore-aktoresa ariturik behar baduzue pasa zaitezte irakasle gelatik eta Aintzenez galdetu

  11. ondarruko kortxeleko mamuk
    2008/01/30 at 14:32

    bikain egon da eta txoixonak!laket izan dut bideoa,hurrengoaren zain gauzkazue

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>