Noiz idatzia: Urtarrilak 10, 2008 10:26etan

0 Iruzkin

Petti eta Txuma murugarren musikariak izango ditugu kafe Antzokian urtarrilaren 17an, gaueko 22:00etan. Bai Pettik, Bai Txuma murugarrenek aurreko udazkenean diska berria aurkeztu zuten eta geroztik zuzenean plazaratzen dabiltza oholtzaz oholtza. Gogoratu ikasleok sarrera prezio erdian daukagula.

Txuma Murugarren kantariak aurten grabatu du bere bakarkako ibilbidean bosgarren diskoa egiten duena. Marjinalia egun hauetan kaleratu da eta orain arteko bilakaeraren sintesi gisa uler daiteke, bertan batzen baitira giro ilun eta dekadenteen zalea den Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa, pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duen kantaria… inoiz baino lirikoen agertzen zaigu azken lan honetan, bere heldutasunean, disko organikoa osatuz. Aurreko diskoetan eta zuzenekoetan lagundu duen talde berarekin grabatu ditu Murugarrenek 12 kantuok: Natxo Beltran (bateria), Rafa Aceves (teklatuak), Ekaitz Hernandez (baxua) eta Sasoi Ilunak taldeko kide ohi Mikel Ramirez (gitarrak). Horrez gain, Asier Ituarte (tronboia) eta Rafa Rueda (gitarrak eta ekoizpena) ohiko kolaboratzaileak izan ditu alboan.Aipatzekoa, oraingoan Xabier Erro eta Xabi Borda idazleen testuekin egindako kantuak.

Bost urte behar izan ditu Pettik bere laugarren lan luzea argitaratzeko. “On” izenpean dozena bat kantu eder grabatu ditu bere sen elektrikoa eta akustikoa tartekatuz. Aitzitik, diskoak aldaketa nabarmenak dakartza kantuen formari eta soinuari dagokienez. Etapa berri bat hastearekin bat taldea berritu egin du Pettik. Joseba Irazoki gitarrista, David Gonzalez baxua, Ekain Elorza bateria eta Arkaitz Miner (biolina eta mandolina) eta Jexux Aranburu (akordeoia, hammond eta fender rhodes) dira Pettiren orain arteko diskorik irekiena eta osatuena ondu duten beste musikariak, Rafa Rueda ekoizlearekin batera.

Iturria; Kafe Antzokia

Iruzkina idatzi dezakezu

Iruzkina idatzi