Gari gurean, abenduaren 13an

Garik Kafe Antzokian bere bosgarren diskoa aurkeztuko digu gau honetan (22:00etan), “Esperantzara kondenatua” izeneko kanta bilduma hain zuzen. Orain arteko bere lanik onena den honek rock puruagoa eta erraietakoa ageri du, Fran Iturberekin koproduzitutako hamaika abestietan eta Iván Ferreiroren (Piratas taldeko lider ohia) parte hartze bereziarekin. Letrak, sakonak eta biziak, José Luis Padrónek, Jon Maiak, Jon Benitok eta Roberto Mosok idatzi dituzte. Azaleko, atzeko azaleko eta barrualdeko irudi indartsuak diskoaren garrantzia areagotzen du ere bai, Alberto García-Alix (Espainiako Fotografia Saria, 1999) artista ezagunak egina baita. Hemen duzue Gariren azken bideoklipa “Esperantzara kondenatua”.

0 Erantzun a “Gari gurean, abenduaren 13an”


  1. Iruzkinik ez

Iruzkina utzi